ARTEA

Amatasun istorioak bilduta

Irene Cabañas artistak Tribu erakusketa aurkeztu du Iruñeko Ziudadelako Labean. Maiatzaren 16ra arte ikusi ahalko den erakusketan amatasun istorioak bildu nahi izan ditu artistak. Erakusketa esperientzia emozional gisa deskribatu du artistak.

Familiaren amatasun-istorioak ezagutzeko asmoz, artistak bere tribuko kideei galdera bati erantzuteko proposamena luzatu zien: zer da zuretzat amatasuna?  Erantzunak bildu zituen gero, eta erantzuleak emakumeak “benetakoak” izan ziren, ezer ezkutatzen ez dutenak, eta guztiek ama izanda edukitako esperientziak kontatu nahi zituzten.
Hala, “32 urtetik 85 urtera bitarteko ikuspegiak azaltzen dituzte, eta kronologikoki, intimitate partikularrak erakusten dizkigute, emakume askorentzat komunak izango direnak”.

Artistak berak hala deskribatu du prozesua: “Tribu galdera honetan oinarrituta sortu da: zer da zuretzat amatasuna? Bakoitzak galdera horri erantzuten diogu, gure audio ahotsekin osatzen diren idatzi intimoekin. 32 urtetik 85 urtera bitarteko emakumeek parte hartzen dugu, gure eskuetako eskultura hipererrealistak erakutsiz, kronologikoki lerrokatuta, amatasunaren bilakaera irudikatuz. Denboraren joanak bereizten gaitu eta antzeko bizipenek batzen gaituzte. Kritikatik urrun, ingurune intimo eta seguru batean kontatzen dena partekatzen dugu. Amatasuna baloratzea nire helburuetako bat da. Emakume gehiagori ahotsa ematea, beren istorioak protagonizatzeko. Sarea sortzea eta ama gisa elkarri lotzea”.

Irene Cabañas Arte Ederretan lizentziatua da, eta Cuarentamásdoce-ren sortzailea. Bere eskultura hiperrealisten bidez, beste pertsona batzuei euren bizitzako une bereziak gogoratzen laguntzen die.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button