ARTEA

Emakumeek arte-sorkuntza garaikidean duten presentzia

Femkultur emakumeek arte-sorkuntza garaikidean duten presentzia eta arte-sortzaile gisa duten zeregina aldarrikatzen duen diziplinarteko jaialdia da. Martxoaren 14tik 25era bitartean garatuko da, Iruñeko Kondestable eta Iturramako Civivoxetan,

Diziplinarteko jaialdi honek emakumeen aldeko aldarria egin nahi du sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatze aldera, sortzaile artistikoak baitira. Femkultur jaialdiak hemen edota nazioartean ospetsuak diren hainbat emakumeri ahotsa eta lekua emango die. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, proiekzio eta antzerki- nahiz musika proposamenen bidez. Halaber, gogoeta egingo dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.

Gaur, lehen egunean, Emakume Sortzaileak izeneko mahai-ingurua antolatu da. Bertan, sortzaile protagonistek (Eva Rufo, Lucía Trentini, Lula Amir,, Yolanda Uriz, eta Lorena Ares) sorkuntza garaikidean emakume gisa dituzten esperientziak kontatuko dituzte, bakoitzak bere berezitasunetatik eta arte ikuspegietatik.

Datozen egunetako hitzordu guztiak zertan diren ikusteko: Femkultur

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button