EMAKUMEA

“Emakumeak Bizkaian. Nolakoak garen eta nola ikusten gaituzten” liburua

Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak iaz antolatu zituzten Emakumeak Bizkaian jardunaldietan parte hartutakoek berdintasunaren inguruan egindako gogoetak jasotzen ditu lanak.

Liburu horretan, 2020an Bizkaiko Batzarretan, izen berarekin egin ziren lau jardunaldien edukia jasotzen da, eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko, eta XXI. mendean ikusten diren etorkizuneko erronken gaineko iritziak, hausnarketak eta kezkak batzen dira.

Argitalpenean, gehienetan gizonak buru diren hainbat lan eta gizarte esparrutan nabarmentzen diren emakumeen iritziak batzen dira. Liburuaren 220 orrialdeetan, kirolean emakumeak hartzen dauen lekuaren gaineko ikuspegia eskini zuten Ana de la Parte Gutiérrezen, Maria Angeles Galindez Urquijoren eta Maria Tato Meraren kasuak kontatzen dira. Bestalde, Eva Arrilucea Solachik, Ana Ayerbe Fernandez-Cuestak, Leire Bilbao eta Lorena Fernendez Alvarezek emakumeen munduak dituen erronka sozialei  buruz hitz egin zuten.
Liburuan ere, Estibaliz Apellaniz Ingunzaren, Itziar Errasti Peregen, Esmeralda Hernando Lopezen eta Marta Macho Stadlerren gogoetak datoz, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button