ARTEA

Sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, bultzatu eta ezagutzera emateko

Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak hainbat jarduera-ildo garatzen ditu sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, bultzatu eta ezagutzera emateko asmoz. Testuinguru horretan Montehermoso kulturuneak deialdi bat luzatu du hiru proiektu artistiko eta ikus-entzunezko proiektu bat aukeratzeko, eta horiek herritarrengana hurbiltzeko. Proiektuak aurkezteko epea  apirilaren 6ra arte izango da.

Interesa izanez gero kontuan hartu ondokoak: banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez. Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean erakutsi beharko dira.

Proiektu bakoitzeko gehieneko diru-kopurua 6.000 eurokoa izango da. Zuzkidura horren barruan sartuko dira ordainsariak, baita proiektua ekoitzi, garraiatu eta Montehermoso kulturunean erakusgai jarri eta zabalkundea ematetik sortzen diren gastuak ere. Montehermoso kulturuneko azpiegiturak, tresneria teknikoa, aholkularitza eta giza baliabideak gehituko zaizkie partida horiei.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button