MUSIKA

We Are Standard taldeak disko berria plazaratuko du laster

Getxoko We Are Standard taldeak Day izenburuko lan berria argitaratuko du martxoaren 25ean. Grabazio berri hau ere Mushroom Pillow diskoetxearen markapean kaleratuko du.

Taldeak berak eta Xabier Egiak grabatu eta ekoitzi dute disko berri hau eta nahasketaz eta gainerako kontu teknikoez Eric Brouceck arduratu da.

Kolaborazioei dagokienez, I’m From Barcelona bandako Emmanuel Lundgeren musikariak Only neon izenburuko kantua idatzi du.

Diskoaren diseinuaren harira, aipatu behar da diskoaren azalean Joseph Wright-en Vesuvius in eruption obraren irudia ageri dela. Irudia Londreseko Tate Modern museoak utzi dio diskoetxeari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button