IKUS-ENTZUN

“Hunted by Snake” Cancer Moon taldeari buruzko dokumentala aurkeztuko dute Bilbon

160 Metros: Una Historia del Rock en Bizkaia dokumentala ekoitzi zuen Media Attack ekoiztetxea dago proiektu berri honen atzean, bai eta Alvaro Fierro musika-kazetaria ere. Bada, egitasmoaren aurkezpena irailaren 16an egingo dute Bilboko Kafe Antzokian, 20:30etik aurrera.

Alvaro Fierro eta Ibon Ibarluceak zuzendu eta idatzi dute ikus-entzunezko lana, eta irailaren 16an dokumentalaren teaser bat aurkeztuko dute. Horretaz gainera, mahai-inguru bat izango da Jerry Corral kazetariaren eta Unai Fresnedo promotorearen partaidetzarekin. Gero, Sonic Trash taldeak Cancer Moon taldearen bertsioak joko ditu. Amaitzeko, Anbigu tabernan Los Tupper taldeko Manu Gastadok diskoak jarriko ditu.

Josetxo Anituak eta Jon Zamarripak eratu zuten Cancer Moon taldea Bilbon, 1988an. Bandak rock-and-roll gordina jorratzen zuen: psych rocka, killer rocka, noise… Hala, etiketa horietatik tiraka, 13th Floor Elevators, Velvet Underground, Stooges, Spacemen 3, edo Australiako swamp rocka aipatu daitezke haien eraginen artean.

Hunted by the snake taldearen estreinako lanaren izenburua ere bada: Euskal Herriko rockak eman duen lan onenetarikoa da. 90eko hamarkadako harribitxi undergrounda, ezinbesteko lana da rock independentearen zaleentzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button