ESZENA

“Emakume Sortzaileen Zikloa” Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian

Gaur, azaroak 11, 20:00etan, Emakumeak izeneko dantza eta solasaldia antolatu da Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian. “Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da honako hau, eskaintza bat. Opari ederra haiei denei, gu guztiontzat”. Ekitaldian bi emakume izango dira, Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga, irmo eta ausartak.

El Salvadorren abortu delitua egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortu da Emakumeak ikusgarria. Dantza garaikideko pieza hainbat diziplinek osatzen duten proiektuaren parte da. Emakumeak izena du proiektuak eta dokumental baten, eleberri grafiko baten eta dantza-pieza baten bidez El Salvadorreko emakumeek konplikazio obstetrikoengatik jasaten duten zigorra agerian utzi nahi dute.
El Salvadorrek bere Zigor Kodea erreformatu zuen, abortua legez kanpo uzteko 2 eta 8 urte bitarteko espetxe-zigorrekin eta haurdunaldia borondatez eteten den kasuetan, emakumeei 30 eta 40 urte arteko kartzela-zigorra ezartzen zaie. Emakumeak proiektuak emakume horietako batzuen istorioa kontatzen du.

Eta une hori heldu baino, lehen, artea eta feminismoa gaiak jorratuko dituzte, artearekiko begirada zabalduz eta norbanakotik taldera landuz emozioak. Oinarrian honako galdera dago: Uste al duzu feminismoan arteak eragina izan duela?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button