LITERATURA

Emakume, poeta eta disidentea

Angela Figuera Aymerich poetari buruzko hitzaldia egingo du bihar Jose Ramon Zabala literatura-irakasleak, 18:00etan, Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan.

Angela Figuera Aymerich poetari buruzko datu interesgarri batzuk hemen dituzue: Kultura-ekintzailea izan zen eta gerra ondorengo garai latzetan disidentziatik lan handia egin zuen. Hari esker barruko eta kanpoko idazleak eta intelektualak, erbesteratuak eta Espainia barruan gelditu zirenak, espainiarrak eta euskaldunak harremanak berreskuratu zituzten.
Haren oinarri poetikoek hasiera modernista eta sinbolistatik gizakiaren defentsara eta existentzialismora eboluzionatu zuten. Antifrankista, zentsura zela eta, haren poesia-liburu ezagunena, Belleza cruel (1958), Mexikon argitaratu behar izan zuen, han erbesteratuak zeuden errepublikanoen laguntzaz. Neurri handi batean, hari esker, Leon Felipe, Juan Ramon Jimenez, Pablo Neruda edo Max Aub bezalako idazle handiek frankismoaren aurka zeuden intelektualekin harremanak berreskuratu zituzten.
Angela Figuera bere adinagatik 27ko belaunaldikoa izan behar baldin bazen, gerra ondoren lanean ari ziren idazleen artean integratu zen arazorik gabe. Oso harreman sakona izan zuen Blas de Otero eta Gabriel Celayaren eta, ondorioz, Emilio Miro idazleak sortutako “poesia sozialaren euskal triunbiratua” zeritzon kontzeptuaren partaidea izan zen. Halaber, Euskal Herriko talde literario eta artistikoekin lotura zuzena izan zuen, bereziki Gabriel Aresti poetarekin.
Angela Figueraren poesia definitzen duen oinarrizko kontzeptua amatasunarena da. Bere idazkeraren ikuspuntua, bestetik, emakume batena da, gizarte errealitatez oso kontzientea den emakumearen begirada. Simone de Beauvoirren obra oso goiz ezagutu zuen eta Angelaren ideiak eta lanak ez daude feminismotik oso urrun; hala ere inoiz ez zuen feminista etiketa onartu nahi izan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button