IKUS-ENTZUN

“Nakashima: Lirismoa eta Perbertsioa” zine zikloa, BilbaoArten

Aste honetan, uztailaren 3tik 7ra, Tetsuya Nakashima japoniar zuzendariaren zine zikloa abiarazi dute BilbaoArteko Art House Zinema ekimenaren barruan. Film guztiak jatorrizko bertsioan izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin.

Tetsuya Nakashimak  XXI. mende hasieran lortu zuen onespena nazioartean, eta gaur egun zuzendari japoniar handienetarikoa bilakatu da.
Pantailaratuko diren filmetan kolorez betetako kutsu orientala, akzioa, umorea, nabarmenkeria lotsagabea sumatzen da.  BilbaoArteren arabera, “ziklo txiki honek lau film borobil, hunkigarri eta ezberdin eskaintzen ditu, lirismoa eta perbertsioa batzen dituen zuzendari talentudun baten eskutik”.

Atzoko egunean, Shimotsuma monogatari (2004) eskaini zen. Gaurko saioan (bihar ere bai), Kiraware Matsuko no isshô (2006) pantailaratuko dute. Obra horren sinopsia honako da: “Aitak, behin, 53 urterekin eraildutako bere izeba Matsukoren apartamentua garbitzeko eskatzen dio Shori. Honek, bere izebaren oroitzapenak ikertzen dituen bitartean, Matsukoren izaera erromantiko, zoragarri eta harrigarria ezagutuko du, bizitzaren zentzua gainerakoei eskaini diezaioken horretan dagoela sinesten duen emakumea”.

Zikloa osatzen duten beste lanak honakoak dira: Kokuhaku (2010) eta Kawaki (2014).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button