MUSIKA

Euskadiko soinuak Vic-en

Euskadiko Soinuak, Euskadin ekoiztutako musika sustatzera eta zabaltzera bideratutako Eusko Jaurlaritzaren programak, musikaren industria indartzera eta Euskaditik kanpora hedatzera bideratutako ekimenak garatzen ditu.

Oraingoan Vic-eko Mercat de Musica Viva azoka profesionalean izango da hilaren 16tik 19ra bitartean. Euskal musikarien ordezkaritza honako hauek osatuko dute: Dediego Brothers (jazz); Vendetta (ska); Bide Ertzean (pop rock); eta Iñaki Plaza eta Ion Garmendia (woeld music, eta 20 Hatz proiekt egitasmoa aurkezten).

Vic-en ere Euskadiko Soinuakek standa izango du, sektoreko beste profesionalekin harremanak gauzatzeko. Bertan, EUPREL euskal ekoizleen elkartea, Kultura Live zuzeneko musika aretoen elkartea eta Baga Biga, Errabal, Gaztelupeko Hotsak, GOR eta Txalap. Art enpresen ordezkariak izango dira.

Euskadiko Soinuak-ekv bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button