MUSIKA

John The Conqueror blues taldeak Bilbon joko du

Amerikako Estatu Batuetako John The Conqueror hirukoteak Bilboko HIKA Ateneoan joko du, gaur, otsailak 13, 21:30ean. Estatubatuarrek sustraidun blues gordina jotzen dute, baina soul, funk eta rock elementuak ere gehitzen diote euren formula biziari.

Pierre Moore (ahotsa eta gitarra) eta Michael Gardner (bateria) musikariek Mississippiko Jackson hirian ezagutu zuten elkar, Deltaren hegoaldean, non bluesaren eragina nabarmena den. Gero, Philadelphiara joan ziren, eta bertan, bikote gisa hasi ziren jotzen; halere, Ryan Lynn baxu-jotzailea ezagutu zuten, eta, egun, hirukote gisa aritzen dira.

Hiru taldekideak elkartu eta hiru hilera, kontzertuak egiten hasi ziren. Alive diskoetxe prestigiotsuaren arduradun Patrick Boisellek taldea Ain’t Comin Home doinuaren klip amateurraren bitartez ezagutu zuen, eta berehala fitxatu zituen. Horrela, 2012an estreinako lan homonimoa argitaratu zuen hirukoteak: Swamp Dog ekoizle mitikoak grabatua; Get ‘Em eta Mississippi Drinkin tankerako pieza sendoak biltzen ditu.

“Haragi gordina. Harrotasuna eta jarrera kaletarra, setazko eskularruan sartuta”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button