EMAKUMEA

“Emakume migratuen topaketa” programa, Getxon

Emakume migratuen topaketa programak  2021-2022ko ikasturtearen saioetarako izenematea zabaldu du. ekimena Getxoko Udalak antolatu du ElkarGune etorkinentzako Harrera Programarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.

Saioen helburua parte hartzen duten emakumeei laguntza eta elkartasunerako gunea eskaintzea da, bertan eskubideak eta baliabideak ezagutu eta osasun fisiko eta emozionala hobetu ahal izateko, besteak beste. “Topaketek zailtasunak, zalantzak, herri-minak, eta adiskidetasuna partekatzea ahalbidetzen dute, poztasunekin, erronkekin, ametsekin eta ikasketa berriekin batera, harrera-hirian”, azaldu du Carmen Díazek, Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Saioak doakoak dira eta migrazioak dakartzan erronkak pertsonalki eta profesionalki bizi izan dituzten bideratzaileak egongo dira. Hitzorduak larunbatetan, txandaka, batean bai eta bestean ez,  17:00etatik 20:00etara izango dira, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan (Martikoena, 16). Lehenengo saioa urriaren 16an izango da, eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aurretik eskatuta.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button