BESTELAKOAK

"KREAzurekin" topaketako emaitzak

Euskadiko gazteriaren inguruan lanean ari diren hamabi proiektu eta kolektibo kulturalek hartu zuen parte Gasteizen abenduaren 16an eta 17an egin zuten KREAzurekinen bigarren edizioan. Aipatutako ekimena KREA Adierazpen Garaikideak antolatu zuen.
Topaketan parte hartu zuten kolektibo eta elkarteen artean, hauek bildu ziren: Nontzeberri, Jazzargia, Gauekoak (Gasteizko Udala), Extralargos, Hell Dorado, Jet Lag Bio (Bilboko Udala), Oreka, Gasteizko Arte eta Ofizioen Eskola, Cuatrosiete, Soul
Flavas, Beñat Fontaneda, eta Plataforma Arte Contemporáneo y Participación en Navarra (Nafarroako Arte Garaikidearen eta Partaidetzaren Plataforma). Haiekin batera, Araceli de la Horra eta Lorena Montejo izan ziren, KREAko zuzendaria eta arte bisualen
arduraduna, hurrenez hurren.

Ekimenaren helburua Euskadiko artista, sortzaile eta kultur eragile nagusien arteko topaleku bihurtzea (batez ere, publiko gaztearekin lan egiten duten ekimenetan) eta KREAk gazteenen artean sormena eta partaidetza bultzatzeko bideratu ohi dituen jarduera-ildoak kontrastatzea zen.
Arte arloko sormenerako esparru egokirik ez izatea izan zen topaketan bildu zirenek nabarmendu zuten erronka nagusietako bat. Horrekin lotuta, sortzaile gazteak bat etorri ziren beren proiektuak egiteko entsegurako eta lanerako lokalak izatea eta haien gestioak bizkorra eta irisgarria izatea beharrezkoa dela esatean.
Gainera, gazteenen lan artistikoak ikusgai jarri eta baliabideak optimizatu ahal izateko, elkarrekin estrategiak eta kolektibo ezberdinen artean lankidetzak garatzea komeni dela aipatu zen.

Arte-esparru ugarietan garatzen duten lana ez aitortzea izan zen elkarrizketa-mahaian gehien landu zuten beste alderdietako bat. Sormen-lan garaikidearen balioaren inguruan herritarrak kontzientziatu beharra dagoela ere aho batez onartu zuten. Era berean, esparru artistikoetatik kanpo dauden publikoekiko lotura lortzeko formulak bilatu beharra dagoela adostu zuten.

Topaketaren balantzea oso ona izan da, KREAk egindako lan-ildoek inguruneko kolektiboetako beharrak osatzen dituztela nabarmendu baitute.

Kreak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button