IKUS-ENTZUN

Bost teilatu edo bost istorio

Bihar, hilak 21, film emanaldi interesgarria izango da Amasa-Villabonako Gurea Antzokian, 19:30ean hasita, Bost teilatu izenburupean.

Bost teilatu tituluak bost istorio labur bildu ditu, tartean, nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michellek jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen Hitzak eta bere nortasunaren inguruko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko Erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, Muga inguruan bere buruaren babesteko ihesi doan Kamaru gazte afrikarra.

Krak filma Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak zuzendu dute; Hitzak pieza Josu Martinez zuzendariarena da; Leire Egañak zuzendu du Erlojupekoa, eta Eñaut Castagnetek Muga; eta azkenik, Arnasa filma Raul Barreras zuzendariarena da.

Geuretik Sortuak ekimenetik jaiotako bost film laburren bilduma martxoaren azken egunetan estreinatu zen eta hainbat herritan modu ibiltarian izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button