ARTEA

Patrik Grijalvo, argazkigintza objektu gisa

Arkitektura ardatz duen Photography as object izenburuko argazki-erakusketa paratu du Patrik Grijalvok, Bilbon dagoen Bizkaiko Arkitektoen Egoitzan. Erakusketa bihar, hilak 29, inauguratuko da, eta otsailaren 26 arte egongo da zabalik.

Grijalvoren lanetan argazki arkitektonikoak bata bestearen gainean jartzen dira, maila ezberdinetan, kutxen itxura hartuz eta bolumen sentsazioa islatuz.

Argazkilariaren asmoa da Eduardo Chillida eskultorearen Gravitaciones obratik gertu dagoen jolasa garatzea. Jerry  McMillan garatutako argazkigintza moztuari buruzko ikerlanetik ere gertu da.

Grijalvok, baina, berak egindako arkitekturen argazkiak erabiltzen ditu; Chilidak, berriz, papera eta Mcmillanek argazki belatuak. Arkitektura horien bidez, Grijalvok hirugarren dimentsioa proiektatu nahi du ikuslearen begietan.

Informazio gehiago: coavnbiz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button