ESZENA

“Zirriborro” antzezlana, Niessen Kulturgunean

Bihar, ekainak 28, 20:00etan, Badut klown taldeak, EMKE errenteriako bandarekin batera, emanaldi berezia eskainiko du Niessen Kulturgunean: Zirriborroa. Klown kodigoan eta testurik gabeko ikuskizuna publiko guztientzat, eta “oso oso dibertigarria”.

Ikuskizun honetan artista batek bere kreazio berriaren aurrean dituen beldurrak, zailtasunak eta zalantzak transmititu nahi  dira, eta era berean, nola bilatzen duen bere ideiarik hoberena eta nola eramaten duen aurrera.
Protagonistaren desafioa bere lehen liburua idaztea izango da, eta nola hitz-egin hitzei buruz hitz bat ere esan gabe erronka izango da, izan ere, urteak daramatza saiatu eta saiatu.
“Beste liburuetan murgildu egiten da eta inspiratzen da baina inoiz ez da konformatzen.
Baina paper zuriaren aurrean dagoenean bere emozioen borroka izango da. Lortuko du bere liburu literarioa idaztea?”

Lan honetako aktoresa Anduriña Zurutuza da, eta zuzendaria Gorka Ganso.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button