
El Niño de Elche eta Amorantek Donostiako Dabadaba aretoan aretoan joko dute ostegunean, 20:30etik aurrera
El Niño de Elche jatorriz flamenko kantaria bada ere, bere jarduna bestelako joera garaikideetara zabaldu da. Hala, kantaria baino performer-a dela esan daiteke, abesteaz gainera, esperimentazioaren eta performancearen esparruan ere aritzen baita; esaterako, oraintsu, gurean izan da Belen Maya flamenko dantzariarekin batera, umorea, antzerkia eta flamenko nahasten dituen Ya! ikuskizuna aurkezten. Horrekin batera, El Niño de Elchek interes handia erakutsi du queer teoriekiko.
Musikari dagokionez, iaz, Voces del extremo diskoa argitaratu zuen, Pony Bravoko musikariekin grabatua, besteak beste. Grabazioak sekulako kritikak jaso ditu, eta iazko disko onenen zerrenda askotan agertu da, goiko postuetan, gainera. Espainiako El País egunkariak iazko Espainiako disko onena izendatu zuen. “Benetako arte erreala da”. Lan horretan, kraut giroak, post-punk erritmoak, poesia politikoa eta flamenkoa nahastu ditu.
Amorante Iban Urizarren (Andrakan, Rafa Rueda, Cafe Teatro, Bizarra, …) proposamen berria da. “Folk kutsua ateratzen du ahotsa gitarra espainolaz, harmoniumaz, perkusioz eta tronpetaz jantzita. Aspaldiko kopla, flamenkoa, Afrikako musika eta orokorrean tradizio anitzeko musika jorratzen du. Biluzia eta sakona”.