Nontzeberri

David Truebak “Madrid 1987” filma aurkeztuko du FASen

Gaur, urtarrilak 22, emanaldi berezia egingo du Bilboko FAS zineklubak El Carmen aretoan, 19:45ean. Izan ere, David Trueba (Madrid, 1969) zinegileak Madrid 1987 bere azken filma aurkeztuko du.

Truebaren azken lanean Jose Sacristan eta Maria Valverde dira protagonista nagusiak, filmean agertzen diren kasik pertsonaia bakarrak baitira. 1987ko uztaileko egun bero batean gertatzen da istorioa.

Miguel eskarmentu handiko artikulugilea da, eta kazetaritza ikasten ari den Angelarekin elkartuko da. Hala, bien arteko harremanean izango diren, tentsioak, beldurrak eta desioak izango dira filmaren ardatz.

“Egun erabat berezi horretan elkarrekin bizitzera derrigorturik, harreman emozionala gainditzen saiatuko dira. Istripu zoritxarreko bat tarteko, hitzordua nahiko luketena baino gehiago luzatuko zaie, eta bizitzari buruz duten ikuspegi desberdina aurrez aurre ipini beharko dute”.

Exit mobile version