
Azarora bitartean, Gipuzkoako Untzi Museoan zabalik dagoen erakusketa honek itsas munduaren imaginarioan edota mitologian emakumeek itsasoarekin izan duten harremanaz hausnarketa egiteko tartea eskaini nahi du.
Gauza jakina da emakumeen eta itsasoaren arteko harremana oso sakona eta berezia dela. Mendeetan zehar emakumeek duten ahalmenaren bidez sekulako ekarpena egin dute esparru horretan, eta itsaso eginkizunetan emakumeen parte hartzearen garrantzia eztabaidaezina da. Izan ere, emakumeen lana funtsezkoa izan da portuetan eta arrantzan, baina beste aldetik ere, mito eta sineskeria askoren bidez emakumeak eta itsasoaren arteko lotura ezinbestekotzat jotzen da.
Abian dagoen erakusketan grabatuak, margolanak, argazkiak, material arkeologikoa, jantziak, kartelak, liburuak, eta ikus-entzunezkoak daude ikusgai. Material hauek San Telmo Museo, Bilboko Euskal Museo, Kutxa Fundazio, Arabako Arte Ederren Museo, eta abarretatik etorri dira , eta gainera artista eta egile hauen obrak izango dira ikusgai: Aurelio Arteta, Julio Caro Baroja, Ramon de Zubiaurre, Dario de Regoyos edota Dora Salazar.
Datu gehiago eskuratu nahi baduzue, hemen begiratu.



