ARTEA

Eibarko Klub Deportiboaren Argazki Taldearen erakusketa

Abenduaren 12tik urtarrilaren 4ra Eibarko Klub Deportiboaren Argazki Taldearen erakusketa abiatuko da. Hainbat lagun biltzen dira asteartero Klub Deportiboan eta indibidualki erakusketak egitera ausartzen ez diren argazkilarientzat aukera paregabea izaten da kolektibo gisa urtero egiten duten hau. Kide bakoitzak hiruzpalau lan aurkezteko tartea izaten du.

1956ko otsailaren 7an sortu zen argazki batzordea; harrez geroztik hamaika erakusketa, lan eta ekitaldi antolatu ditu. Azkena, abenduaren 12an Portalean zabalduko den erakusketa. Eta garai haietan ez zuten ez hasiera makala izan. Urte osorako egutegia antolatu zuten eta honako ekimenak ere aurkeztu zituzten: I. Salón Internacional de Montaña, Salón fotográfico local, Concurso fotográfico de vacaciones eta Salón Regional de Fotografía de Montaña.

Zaletasun handia zuten argazkilarik osatzen zuten elkartea, eta ahien ondotik beste asko etorri ziren. Aste honetan zabalduko den erakusketaren irudiak honako artistenak izango dira: Pedro Arriola, J.L. Irigoien, Jose Vila, Bakarne Elejalde, Enrique Lorenzo, Enrique Albistegui, Rafa Sola, Mikel Urionaguena, J.A. Palacios, J.I. de Castro, J.I, Aizpurua, J.M. Lucena, Fernando Retolaza, Virginia Arakistain, P. Mora, J. Valderrey, Oscar Baglietto, Zigor Astigarraga, Manu Sanchez eta Einer Rodriguez.

Hortaz, Eibarren eta hil osoan zehar, argazkirik interesgarrienak ikusteko abagunea izango duzue. Lagin bat hemen ikus daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button