
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen omenez. Lanak hartzeko azken eguna maiatzaren 31 izango da.
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke (gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50) jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.
Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria, Aretxalde, 1. 48196 Lezama
Epaimahaiak (Leire Bilbao, Maribel Aiertza eta Xabier Mendiguren) sari bakarra emango du: 3.000 eurokoa. Gainera Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua.



