ESZENA

“Eskola Antzerkia” ekimenaren erakustaldia, Bilboko Arriaga Antzokian

Bilboko Udaleko Kultura Sailak hiriko ikastetxeen artean urtero sustatzen duen Eskola Antzerkia lehiaketan irabazi duten antzezlanak igande honetan, ekainaren 2an, eskainiko dira Arriaga Antzokian. Antzezlanak, moldaketak edo eurak asmatutakoak izan daitezke. Bilboko 11 ikastetxe publiko eta pribatutako 350 ikasle baino gehiagok hartu dute parte lehiaketaren hemeretzigarren edizio horretan, eta 21 antzezlan aurkeztu dira. Ekimenaren helburua oso argia da, umeen artean arte eszenikoak sustatzea.

Aurtengo edizioan aukeratu diren eta ikus-entzuleek igandean ikusi ahal izango dituzten zazpi antzezlanak hauek dira: Trocitos de Lorca , Txurdinaga Behekoa Institutua; Eta guk, zer egin dezakegu, Arangoiti Ikastetxea; Marilu panpina eta Hau nahastea Epalzaren alarguna Eskola; Bilbo, Bilbo Artxandape Ikastola; La pequeña lectora El Ave María Ikastetxea; eta Everything alright, sir? Ikasbide Ikastetxea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button