IKUS-ENTZUN

Egunotan “Mendi Tour” zirkuitua Donostian izango da

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren Mendi Tour zirkuituak martxa hartu du eta makina bat herri eta hiri bisitatuko ditu datozen asteetan, tartean, Donostia, Iruña, Zumaia, Leioa, Eskoriatza, Tolosa, Eibar, Ataun, Gasteiz, eta Igorre herrietan. Egunotan Donostian izango da ekimena.

Betiko legez, Iazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko film onenek osatuko dituzte zirkuituaren   emanaldiak, beti ere gai askorekin: alpinismoa, eskalada, eskia, kayak, nabigazioa, surfa, esplorazioa, dantza bertikala,… eta abar.

Pantailaratuko diren lanen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, An Accidental Life (2022ko Mendi Film Sari Nagusia), Ephemeral eta Egoland (2022ko saridunak eta Mendi Film Hasiera Ekitaldian proiektatuak), From shade to light eta Agur Artzai (bina sari 2022ko Mendi Filmen) edota Everest Sea to Summit lana, mendiko zinemaren historiako filmik sarituenetako bat.

Diogun moduan denboraldiko lehen hitzorduen artean Donostia duzue, eta bertako Antzoki Zaharrean ikusiko dira filmak urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra. Horren ostean, Iruñeko Golem Baiona zinemetan zortzi saio programatu dira lau egunez, otsailaren 6tik 9ra.

Informazio guztia: Mendi Tour.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button