ESZENA

Egunotan hasiko da “Antzerki Garaia”, Beasainen eta Ordizian

Beasaingo eta Ordiziako Udalek Antzerki Garaia ekimena atondu dute beste behin. Apirilera arte luzatuko den programak euskaraz egindako antzerkia bultzatu nahi du bereziki.

Egunotan hasiko da egitarau erakargarria, eta lehen zita Beasaingo Usurbe antzokian izango da. Hala, urtarrilaren 14an, Gorka Martinek zuzentzen duen El Instituto T (gazteleraz) Usurbe antzokian (Beasain) ikusteko aukera izango da.
Urtarrilaren 21ean izango da hurrengo hitzordua. Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga bikoteak Lehendakari gaia (euskaraz) egingo du Herri antzokian (Ordizia).
Otsailaren 4an egunotan Arriaga antzokian egingo den Semea pixka bat motelago dabil soilik izeneko obra ikusteko parada egongo da Herri antzokian (Ordizia). Zuzendaria Fernando Bernués da eta antzezleak Miren Arrieta, Ane Gabarain, Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernandez, Ander Iruretagoiena, Xabi “Jabato” Lopez, Maria Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz eta Dorleta Urretabizkaia.
Otsailaren 18an, Fake (euskaraz) izango da ikusgai Usurbe antzokian (Beasain), Maria Urcelay, Aitor Fernandino eta Leire Ucha antzezleen parte-hartzearekin.

Handik aurrera honako lanak oholtzaratuko dira: Kottauak, Kopaz kopa, Porno, eta Bost minutun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button