BESTELAKOAK

Musika eta ikus-entzunezko ikastaroak Bilbon

Otxarkoagako Udaltegiak, datozen hilabeteetan 3. barrutian eskainiko diren Musika eta Ikus-entzunezko ikastaro berriak aurkeztu ditu.
Ekimenaren barruan, kamera erabiltzeari, bideo-edizioari eta irrati-edizioari buruzko hiru monografiko antolatu dira.
Musikari dagokionean, txalaparta ikastaroa egituratu da. Martitzen guztietan eskainiko da, 2010eko azaroaren 2tik 2011ko maiatzaren 31ra. Horrez gain, gitarra elektriko, baxu, bateria eta informatika musikala eta Home Studio ikastaroak ere eskainiko dira.

Aurtengo izen emateak internet bitartez baino ezin izango dira egin, eta Zentroak sarera sartzeko aukera eskainiko die ahalbide hori ez duten guztiei.
Izena emateko epea irailaren 13an hasiko da eta urriaren 4an amaituko da.

Informazio gehiago webgune honetan duzue.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button