ARTEA

Egonaldia izateko deialdia zabalik Bulegoa z/b gunean

Apirilaren 25etik maiatzaren 26ra arte izango da deialdia zabalik, eta artista eta ikertzaileentzat irekita izango da. 2026an burutuko da eta hilabeteko iraupena izango du, baliabide espazialak, diskurtsiboak eta ekonomikoak barnean hartuta. Uztailaren 11n jakinaraziko zaie deialdian parte hartutako guztiei zein den epaimahaiaren erabakia.

Hauxe da aurkeztu beharreko dokumentazioa: egonaldian gauzatuko den proiektuaren txostena; azalpen-gutun laburra, aurkezteko arrazoiarekin; CV eguneratua; eta harremanetarako datuak.

Hilabeteko egonaldian 1.000 euroko ordainsaria izango da egoiliarrarentzat, eta 500 euro bidaia-poltsa eta ostatu gastuetarako, gehienez. Jarduerarako beste 200 euroko ekoizpen-gastu, gehienez.

Jakingarri guztiak: Bulegoa z/b

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button