
Larunbatean, martxoak 24, Sound System Meeting #2 izeneko sound system topaketa egingo dute Donostiako Guardetxean. Bertan, lau talde arituko dira doinu tropikalak zabaltzen, tartean, ska, socksteady, roots, dub, eta dancehall estiloko erritmoak: La Risspect Krew (Tarragona), Monster Sound (Batzelona), General Sound (Alikante), eta Revolutionary Family (Euskal Herria).
Lau taldeek binilozko diskoak erabiliko dituzte Guardetxeko giroa berotzeko. Topaketa 21:00etan hasiko da.
Sound System kontzeptua Jamaikako Kingston hiriburuan sortu zen 50eko hamarkadan. Disko jartzaileek disko-jogailu eta potentzia handiko bozgorailuekin kargatzen zituzten kamioiak eta festak egiten dituzten hiriko kaleetan. Disko jartzaileek eratu zuten eszena hori funtsezkoa izan da Jamaikako musikak bizi izan duen bilakaera modernoan, batez ere, saka, rocksteady, reggae eta dub estiloetan. Sasoi horretan, gainera, Erresuma Batura joan ziren hainbat jamaikarrek disko jartzaileen fenomeno hau esportatu zuten. Hala, 60ko hamarkadatik aurrera erabat finkatu zen britainiar irletan. Sound Systemaren ezaugarririk nagusiena baxuen indarra da; bozgorailuetatik grabeak oldarkor ateratzen dira. Sarritan, disko jartzaileei abeslaria gehitzen zaie eta honek abestu egiten du musikaren gainetik.
Honatx adibide bat:



