ARTEA

Egoitza artistikoetarako bost proiektu berri, Uharten

Amaia Molinet, Iosune Sarasate, Maitane Azparren, Irene Holguin eta Aizpea de Atxa artisten proiektuak aukeratuak izan dira Uharte Zentroan eta Burdeoseko Pola lantegian garatzeko.

Hala, Iosune Sarasate, Maitane Azparren, Irene Holguin eta Aizpea de Atxaren proiektuak Nafarroan egingo dira, eta Amaia Molinet Burdeosera joango da.

Kalitate artistikoa, berrikuntza , eta lan kontzeptuarengatik aukeratuak izan dira. Gainera, artistok material ezberdinekin esperimentatuko dute, bizipen pribatuak eta kolektiboen arteko harremanak aztertuko dituzte, eta obren arteko hari lotzailea garatuko dute.

Uharte Zentroko erresidentziak abuztu osoan egingo dira. Bertan, Iosune Sarasatek Muga garatuko du (muga kontzeptuari buruzko ikerketa); Maitane Azparren Gurpeguik Je Suis Désolé egingo du; Irene Holguinek emakume ereduak aztertuko ditu Espainiako 60 eta 70 urteetan, La Fotonovela izeneko egitasmoan; eta Aizpea de Atxak Gorputzak landuko du, eta gorputzak diruditen imajinak aztertuko ditu.

Informazioa osoa hemen irakurri ahal duzue, gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button