ARTEA

“Egiteke duguna”, Cristina Gutiérrez Meurs artistaren erakusketa

Durangoko Arte eta Historia Museoan, Cristina Gutiérrez Meurs artistak Egiteke duguna izeneko erakusketa paratu du martxoaren 19ra arte.

Bilbon bizi den artistak Turismoko gradua (Turismoko Eskola Ofiziala, Madril, 1991), HNC in Fine Arts (Kensington & Chelsea College, London, 2000) eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2021) egin ditu. Gaur egun, EmPoderArte elkarteko kidea. Espainiar estatuan haurtxo baten lapurreta jasan zuen biktima bat ezagutzean, bere lehen eleberria idatzi zuen: Lo que no me quisiste contar. Ondoren, 2018an, Eva no fue la primera lana argitaratu zuen, emakumeen kontrako indarkerian oinarritutako istorio bat.

“Espainiar estatuan, gure oraintsuko historiako pasarterik ilunenetakoa osatzen dute «haurtxoen lapurretek». Frankismoak Estatuaren auzi bihurtu zuen amatasuna. Kartzela frankistetan preso zeuden emakumeak beren seme-alabengatik bereizi ziren, arraza garbitzeko neurri gisa, Antonio Vallejo Nágera psikiatrak defendatutakoari jarraikiz. Neurri hori gutxienez sei hamarkadatan zehar hedatu zen, demokrazia sartu ostera arte. Emakume ugariri eragin zien, ezin jakin zenbati. Horietako asko gure artean daude, ikusten ez ditugun arren. Edo ikusi nahi ez ditugun arren. Genero-krimenaren eta estatu-krimenaren biktima dira, baina, beste ezeren gainetik, amore ematen ez duten borrokalari handiak dira.”

Bertan, erakusketaren harira bisita gidatuak eta hitzaldia antolatu dituzte, gaur, hilak 14, izango da horietariko bat.

Informazio guztia, Durangoko Arte eta Historia Museoak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button