MUSIKA

Hutsa bikoteak laugarren lana plazaratuko du laster

Hutsa bikote akustikoak Amnesia izenburuko disko berria argitaratu nahi du azaroan, eta horretarako crowdfounding kanpaina abiarazi du www.karena.eu webgunean; kanpaina indarrean dago urriaren 31ra arte.

Maria abeslariaren esanetan, “Oraingo honetan crowfounding-a egitea erabaki dugu auto-finantziazioa batzuetan ezinezkoa edo ekonomikoki gogorra egiten zaigulako”.

Hala, kanpainan parte hartzen dutenek, diskoaz gainera, hainbat sari jasoko dituzte, hain zuzen, Aritz Garcia diseinatzaile grafikoak prestatutako opari bereziak: poltsa serigrafiatua, katilua, kafea…

Hutsa Maria (Siroka) abeslariak eta Eriz (Krasis, Versen edota Amaiur) gitarra jotzaileak osatzen dute, eta Taupaka sortzaileen plataformaren kideak dira.

Informazio gehiago: taupaka.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button