ARTEA

Eduardo Chillida lanean ari zenean

Jesus Uriarte argazkilariak Eduardo Chillidak burututako lanen gaineko argazki erakusketa paratu du Kutxa Fundazioaren Artegunean, artistaren urteurrenaren karietara.

Erakusketa lau atal tematikotan antolatu da, artistak erabilitako materialen arabera. Banaketa horrek erakusten du, artistaren lanaz haratago, nola aldatzen diren argazkilariaren lan-baldintzak batetik bestera, argazkilaria saiatzen baita sorkuntza-prozesuaren funtsezko alderdiak hautematen oztoporik egin gabe, ekoizpen-ingurunearen ezaugarrietara egokituz. Bere hitzetan, “prozesuan parte hartzen duten espazioak, denborak eta pertsonak erakusten dituzte irudiek (…), bi sortzaileen artean zegoen hurbiltasunetik eta denboran izan zuten lankidetzatik abiatuta”.

Material horiek honakoa hauek dira: Lurra. 1995ean, Jesus Uriarte Frantziako Grasse herrira aldatu zen denboraldi batez, Hans Spinner zeramikariaren lantegira: Eduardo Chillida han ari zen lanean, lurrezko eskulturak egiten (Lurrak);  Papera. Eduardo Chillidak Donostiako Villa Ingerborg etxean sortzen zituen bere marrazkiak, collageak eta grabitazioak. Uriartek Chillidaren sorkuntza-espaziorik intimoenean sartzeko askatasuna izan zuen; Altzairua. Jesus Uriartek 1977an fotografiatu zuen Peine del Viento [Haizearen orrazia] eskulturaren eraikuntza-prozesua, Eduardo Chillidarekin lanean hasi baino urte batzuk lehenago;  Eta Hormigoia. Chillidaren hormigoizko lanen eraikuntza-prozesu industriala luzea eta konplexua zen. Uriartek hainbat prozesutako lekukotasunak dokumentatu zituen.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button