ESZENA

2017ko dFERIA prest, Donostian

Datorren hilean, martxoaren 6tik 9ra bitartean dFERIAko XXII. edizioa abiatuko da Donostian.  Bertan, 29 konpainiek 35 emanalditan 30 ikuskizun aurkeztuko dituzte hiriko hainbat tokitan.

Antzerkia izango da ekimenaren ardatza baina horretaz gain, dantza, zirkoa eta bestelako diziplinak ere ikusi ahalko dira Donostiako agertokitan: Victoria Eugenia Antzokia, bere Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Intxaurrondo K.E., DSS2016 Gunea, Tabakalera eta Kutxa Kultur Kluba.

Urtero sormen berriak estreinatu egiten dira bertan, eta aurten ez da gutxiagorako izango, izan ere, programaturiko erdia baino gehiago erabat berria izango da. Horietarik zazpi ikuskizun estreinaldi orokorrak izango dira, eta beste sei Euskal Herrikoak, gainera, ehuneko konpainien kopuru handitik erdia bertokoak dira.

Programazioa osoa aurkeztu da dagoeneko, eta horixe ikusteko dFERIAko webgunera jotzea duzue onena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button