ARTEA

Santiago Sierraren "NO, Global Tour" erakusketa

Mexikon bizi den Santiago Sierra artistak, 2009an, tamaina handiko NO beltz bat, kamioi baten plataformara igo eta bidaia bati ekin zion unetik aurrera garatu duen proiektua egongo da ikusgai. Bidaia horrek boterearen gune garrantzitsuetara eta mundu garatuko bizileku eta industrigune degradatuetara eraman zuen, Europan, Estatu Batuetan, Kanadan eta Japonian zehar. Horixe da NO, Global Tour proiektua.

Santiago Sierraren NO horrek ia urte eta erdiz bidaiatu du Europako, Estatu Batuetako, Kanadako eta Japoniako hiri batzuetan eta besteetan zehar. Ibilaldi horretan botere ekonomikoko zentroak bisitatu ditu, esate baterako Wall Street eta Rockefeller Center, eta baita politikoak ere, esate baterako, NBEaren eraikina edota Europar Batasunak Maastricht-en duen egoitza; bizileku eta industriagune degradatuak ere bai, esate baterako Alemaniako Errepublika Demokratiko ohiko meatzeak edota garai batean aberatsa izandako Detroit; botere erlijiosoaren ikonoak, esate baterako Lourdes-eko Santutegia, eta luxuzko turismoarenak ere bai, adibidez Mongecarloko Jauregia eta Kasinoa; petrolio findegiak, arma fabrikak…
Sierrak NO esan zien, orobat, kulturarekin eta artearekin lotutako zenbait gertaerei ere, esate baterako Torontoko Nuit Blanche delakoari, Washington-eko Katzen Arts Center delakoari, New Yorkeko Performa 09 jaialdiari, Madrilgo ARCO 2010 azokari, Aichiko hiru urtekoari Japonian eta Carrarako 2010 urteko Nazioarteko Eskultura Bienalari ere.

NO, Global Tour Gasteizko ARTIUMera iritsi da orain. Zentro-museoaren kanpoko aldean, fatxada nagusi zurian, bidaia horren protagonista den NO beltz handia kokatu da.

Artium-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button