ESZENA

“Emakumeak protagonista” lana Euskararen Etxean

Gaur, abenduak 15, Ixabel Agirresarobe antzezleak Emakumeak protagonista izeneko bakarrizketa-lana egingo du, 19:30ean, Bilboko Euskararen Etxean.

Historiako liburu ofizialetan emakumeen presentziaren faltarekin aspertuta, emakumeak protagonista izan diren istorio, ipuin zein benetako pasarteak topatu arte ez zuen bakerik izan eta hona hemen, emakumeak protagonista izatea posible dela azaltzen duen bakarrizketa. Horretarako Toti Martinez de Lezea, Azkue, Errose Bustintza, herri ipuin anonimo, edo Inaxi Etxabe bertsolariaren testigantzak bildu ditu. Bakarrizketa moduan aurkezten den arren baditu ipuin kontaketa eta antzerki ukituak.

“Idatzita dauden istorioak kontatuko ditut. Horietako bi, esaterako, Toti Martinez de Lezeak idatzitakoak dira. Baina badira Azkuerenak edo Errose Bustintzarenak ere. Emakumeak dira ipuin horien protagonistak, eurek egindako gauzengatik aurrera egin dutenak. Hau da, egoera jakin batzuetan erabaki dutenak edo egin dutenak du garrantzia, erabaki hori eurek hartu dutelako, eurak izan zirelako euren buruaren jabe”, dio Ixabel Agirresarobek.

Gogoratu gaur bertan dela ekimena, 19:30ean, Bilboko Euskararen Etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button