ARTEA

Jesus Mari Lazkano artistaren erakusketa handia

Donostiako Kubo-kutxa Aretoan, Jesus Mari Lazkano artistaren atzera begirako lehen  erakusketa handia abiatuko da urriaren 16ra arte.

Erakusketan formatu txikiko obra asko, marrazki, koaderno, ohar eta abar dauden arren, areto nagusian artista honen lanaren ezaugarri diren formatu handiko margolanak daude. Hasierako garaietako leiho, ate, pasabide eta antzeko igarobide ikusgarri asko agertzen dira bere obran, bai eta paisaiak, mendi-paisaiak zulo beltzean jausten direnak, zatika.
Kubo Aretoaren arabera, “non nago eta norantz noa galderak artistaren buruan biraka balebiltza bezala. Lazkanoren margolaritza arte-historian eta historikoki arteak ukitu duen munduan zehar etengabe ibiltzearen emaitza da”.

Jesus Mari Lazkanoren obra AEB, Txina, Suitza, Indonesia, Espainia eta Italia herrialdeetako bilduma eta museoetan aurkitzen daiteke. Pintura leku publikoetan ere ikus daiteke, adibidez,  Cesar Pelli-ren Iberdrola Dorrean, 6×15 metroko lan ikusgarri dago.
1985ean Gure Artea saria eman zioten eta 2007an Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Titanio Saria. Bere erakusketen artean, nabarmentzekoak dira Bilbon egindako hiru hauek: 2003an BBK Aretoan; 2007an bakarkako erakusketa Guggenheim Museoan; eta 2010ean atzera begirako erakusketa handia Arte Ederren Museoan.

Informazio gehiago, Donostiako Kubo-kutxa Aretoan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button