ARTEA

Sormenerako eta arteetarako bokazioa sustatu

Bizkaiko Foru Aldundiak beka-deialdi bat egin du, 2024an lurraldean talentu artistikoa sustatzeko. Beken helburu nagusia sormenerako eta arteetarako bokazio argia duten pertsonei aukerak ematea da, nazioartean ospea duten prestakuntza-programetarako sarbidea erraztuz.

Beka hauek hainbat arlotarako ezarri dira: arte plastiko eta bisualak, arte dramatikoa, musika eta dantza, goi-mailako prestakuntza-programetarako sarbidea emateko. Beka horietarako Foru Erakundeak 400.000 euro erabiliko ditu. Aipaturiko modalitateen arabera, dirua honela banatuko da: 61.000 euro arte plastiko eta bisualetarako, 81.000 euro arte dramatikorako, 165.000 euro musikarako eta 93.000 euro dantzarako.

Bekak ikasturtearen iraupena duten proiektuetarako izango dira, hau da, 2024ko irailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarteko proiektuetarako.

Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 19an hasi eta otsailaren 23an amaituko da. Deialdi honetan parte hartzeko, interesdunek Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, www.ebizkaia.eus helbidean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button