ESZENA

“Eskaparateatro” erakustokiko antzerkia

Bilboko Rekalde aretoan Eskaparateatro martxan hasiko da laster batean. Ekimenaren xedea herritarrei antzerkia, sorkuntza eta kultura hurbiltzea da, eta maiatzaren 22an estreinatuko da Rekalde aretoko erakusleihoan.
Ohiko antzerki kontzeptua erakusleiho batera daraman esperientzia berritzailea da.

Proiektuaren zuzendaria, aktoreak eta inguruan dabiltzan laguntzaileak Gorka Aginagalde, Alex Angulo, Ane Gabarain, Mikel Losada, Gemma Martínez, Vito Rogado, Idoia Bilbao, Patxo Telleria, Rulo Pardo, Ane Gabarain eta Enriqueta Vega dira, besteak beste.

Maiatzaren 22an, 23an, 24an, 30ean eta 31n eta ekainaren 6an eta 7an, Rekalde aretoko erakusleihoa Eskaparateatro antzerki lanaren eszenatoki bihurtuko da lehen lana hartzeko: Ezkontza bat, bataio bat eta ehlhephanthe bat. Sarreraren prezioa 5 euro da, eta biltzen den diru guztia Stop San Filippori emango zaio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button