ESZENA

Clown erakustaldia, Zorrotzan

Bilbok kaleko Arte Eszenikoen Euskadiko eskaintzen barruan, asteburu honetan Clown jaialdiaren zazpigarren edizioa helduko da Zorrotzara. Aurten bost konpainia arituko dira herrialde horretan: Itziar Sáenz de Ojer, Trapu Zaharra eta Ékoma Teatro, Dado clown kanadarra eta Kate & Pasi finlandiarrak.

Ostegunean hasiko da programazioa, 18:00etatik aurrera, Zorrotzako Udal liburutegian Itziar Sáenz de Ojerrek euskaraz eskainiko duen ipuin-kontalari emanaldi bereziarekin: Clowntu kontari. Istorioak, umorea eta ikus-entzuleen partaidetza uztartzen dira ikusgarrian. Egun horretan ere Zinebiklub saioa egongo da Zorrotzako Udaltegian ZINEBItik igaro diren umorezko film laburren erakusketarekin.

Ostiralean, Trapu Zaharra taldea arituko da La Conga lanarekin. Ondoren, Dado clown kanadarrarek Oddball, mi tío el jorobado magiaz eta ezustez betetako ikuskizuna egingo du. Clown Zorrotzaren aurtengo edizioa larunbatean amaituko da Ékoma Teatroren eta Kate&Pasiren ikuskizunarekin: Wifi free. Gero, Kate&Pasi finlandiarrek, Suhde lana egingo dute honako galderei erantzuteko: Zelan da posible 50 kiloko emakume batek 100 kiloko gizon bat garaitzea? Zelan funtzionatzen du hain tamaina desberdinetako bi pertsonen arteko harremanak? 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button