ARTEA

Emakume mendizale aitzindariak, Marzana galerian

Amaia Gracia (Iruñea, 1985) La Sublime izenburuko erakusketa paratu du Bilboko Marzana gunean, martxoaren 20ra arte. Erakusketa Madrilgo La Casa Velazquez-eko egonaldi artistikoan, iaz, egindako proiektuan ardazten da.

Marzana guneak bidalitako oharrean jasotzen denez, emakume behatzailearen eta hausnartzailearen irudi unibertsalaren bilaketaren emaitza da egitasmoa, gailur gainean dagoen andrea, “laino artean dabilen ibiltaria”.

Artista nafarrak mendi gailurretako lainoetan bilatzen du edertasuna. Hala, bilaketa horretan, Marie Paradis (1778 – 1839) eta Henriette d’Angeville (1794 -1871) emakume mendizale aitzindariak hartu ditu aztergai; 4.000 metrotik gorako mendiak igo zituzten lehenengo eta bigarren emakumeak, hurrenez hurren.

Bada, mendia garai bateko paradigma sozialaren aldaketarako ikono femenino gisa erabiltzen du Amaiak, emakume horien lana aitortzeko asmoz. Horretarako, porlanean, harrian eta burdinan egindako eskulturak erabili ditu, baita Mont Blanc mendiaren argazki eta mapak, besteak beste.

Amaiak Arte Ederrak ikasi zituen, UPV/EHUko Arte Ederren fakultatean, eta egun, Doktoretza egiten ari da. Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du, tartean, Errekalde Aretoan eta Guggenheim Bilbao museoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button