MUSIKA

Durangoko XXXII. Musika Hamabostaldia

Larunbatean hasiko da Durangoko XXXII. Musika Hamabostaldia, eta ekimenak lau kontzertu bilduko ditu.

Egitaraua larunbatean, azaroak 20, hasiko da San Agustin Kulturgunean Swing Bones taldeak 19:00etan egingo duen kontzertuarekin.
Swing Bones Olivier Lachurieren ekimenez sortutako proiektua da. Taldean dauden 7 musikariek Duke Ellington edo Count Basieren orkestra ospetsuetan inspiratua dagoen François Guinek idatzitako musika iraunarazten dute, eta Four Bones orkestrari omenaldia egiten dio. Sortu zenetik, Swing Bones taldeak kontzertu eta masterclass ugari eman ditu Frantzia osoan zehar.

Datorren astean, azaroak 27, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko seikotearen txanda izango da. Kontzertuan Wolfgang Amadeus Mozart eta bere arreba Maria Anna Mozart musikarien obrak izango dira ardatz.

Abenduan beste bi kontzertu programatu dira: 12an, Donostiako Orfeoi gaztea arituko da, eta 18an, Jorge Arribasen eta Diego Galazen proiektu musikala den Feten Feten taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button