MUSIKA

“Musikariak Ikastetxeetan” programaren bigarren edizioa

Musikariak Ikastetxeetan programaren bigarren edizioa aurkeztu zuten atzo Iruñean.  Programaren helburua, 14 eta 18 urte bitarteko gazteen artean musikaren bitartez euskararen transmisioa bideratzea da. Horretarako, “abeslari zein musika sortzaileek ikasgeletara bisitak egiten dituzte eta ikasleei musika ohituren inguruan hitz egiten diete, abestiak zuzenean eskaini eta dituzten galderak luzatzeko aukera ematen diete”.  Arlo didaktikoa ere indartu da eta unitate didaktikoak sortu dira ikasgeletan gai hori beste modu batean landu ahal izateko.

Datorren ikasturtean ia berrehun saio eskainiko dira ikastetxeetan, eta egitasmoa 2023a arte luzatu ahalko da. Bertan adierazi dutenez, “90 minutu inguruko saio bakoitzean, abeslariak bere ibilbidearen inguruko sarrera bat egiten du, eta ondoren musikaren jatorria eta bilakaera azalduko ditu. Gainera, beraien letrak sortzeko, idazle zein olerkariekin egiten duen lana azalduko dute eta beraien lana euskal musikaren ohituran kokatuko dute. Gainera, azalpenekin batera zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte”.

Musikariak Ikastetxeetan programari esker, 41 musikari gerturatuko dira Nafarroako institutuetara, horien artean: Alex Sardui, Eñaut Elorrieta, Gorka Urbizu, Ines Osinaga, Izaro Andres, Joseba Tapia, La Basu, Mursego, Maite Larburu, Gari edo Mikel Urdangarin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button