ESZENA

Durangoko San Agustin Kulturgunea berriz zabalik

Durangoko San Agustin Kulturguneak antzerki, musika, dantza eta zirku ikuskizun eskainiko ditu irailean, sei hilabeteko itxialdiaren ostean. Gainera, osasun-neurri zehatzak ezarriko ditu ikusleak seguru senti daitezen.

Hortaz, irailean hiru ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da (horietako bi martxoan eta apirilean egitekoak ziren). Lehena irailaren 6an izango da, eta  Glu Glu Produccionesek Marierrauskin ikuskizuna egingo du 12:30ean eta 18:00etan. Printzesen ipuin klasikoa egungo egoeraraino ekarri dute, familia osoari umeen arteko ezinbesteko elkartasunaz hitz egiteko.

Irailaren 20ean, La Baldufa Companyia de Comediants talde katalanak Safari haurrentzako ikuskizuna eskainiko du.

Hilabetea helduentzako ikuskizun eder batekin amaituko da. Khea Ziater taldeak Oymyakon obra eskainiko du irailaren 26an. Obra horretan minaren gestioa ikertzen da, mina espazio pribatuetan eta nola defendatzen eta kudeatzen dugun min hori. Arrate Etxeberriak, Miren Gaztañagak eta Txubio Fdez. de Jaureguik osatzen dute antzezle taldea, eta eurek, kode zinematografikoak eta eszenografikoak nahastuz, eta musikari eta ikus-entzunezko baliabideei pisua emanez, hiru pertsonaien bakardadeak esperimentatuko dituzte, beti ere, esperientzia traumatikotik abiaturik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button