
Bihar, azaroak 7, abiatuko da Bilboko Foru Liburutegian Jon Kortazar adituak kudeaturiko Udazken beltza hitzaldi zikloa. Astearteroko literatura saio guztiak, 19:00etan izango dira.
Zikloaren lehen egun horretan, Jose Manuel Lopez Gasenik Euskal krimen literatura izeneko gaia jorratuko du. Bigarren hitzaldia azaroaren 14an izango da, eta kasu horretan Xabier Etxanizek Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean izeneko gaiaz hitz egingo du.
Azaroaren 21ean, Krimena eta Memoria Historikoa: Ramón Saizarbitoriaren Lili eta biok hitzaldiaren arduraduna Miren Billelabeitia izango da, eta 28an, Jose Antonio Morlesin Krimen nobeletako azalen irudiak gaiaz mintzatuko da.
Azkenik, abenduak 5, gaztelaniaz egingo den hitzaldi bakarrean, Santiago Perez Isasik La novela criminal de Ramiro Pinilla hitzaldia egingo du.