ESZENA

ACT Jaialdiak gaur abiatuko du bere programazioa

Azaroaren 3tik 6ra bitartean, arte biziekin esperimentatzeko lau egun antolatu ditu ACT jaialdiak. Honako guneetan izango dira emanaldiak: Guggenheim Bilbao Museoa, Barakaldo Antzokia,  BBK Aretoa eta Teatro Campos Antzokia.

BAI Antzerki Eskolak antolatuta, 2004tik ACT Jaialdiak artista gazteak sustatzen ditu. “Mundu osotik etorritako artista berriak beren proposamen berritzaileekin, etorkizuneko eszena idazten ari dira”.

Diogun moduan, gaur, azaroak 3, Barakaldo Antzokian eta 18:00etan hasita Melena Androide taldeak Miau Miau Miau pieza egingo du. Internetek, literaturak eta bideojokoek destilatutako uncanny-ren eraginez, piezak jendearen esposizioa, belaunaldi krisiak, konspiranoia edo indarkeria bezalako gaiei buruz hausnartzen du.

Gaur berton ere, baina Guggenheim Bilbao Museoan, 20:00etan, TopARTE ekimena izango da. Italiako, Greziako eta Kataluniako taldeek ekarritako pieza ikusgarriek osatuko dute atal hori.

Datozen egunetarako proposamenak ACTren webgunean kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button