BESTELAKOAK

Flamenko Jaialdiaren VII. edizioa Bilbon

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Sonikete elkartearekin elkarlanean antolatutako Una Ría Con Duende izenburuko Flamenko Jaialdiaren VII. edizioa jarriko da martxan larunbat honetan, irailak 8, eta hil honen azken eguneraino luzatuko da. Flamenkoarekin liluraturik dauden zaleek, Huelvako eta Cadizeko azken garaietako kantea-rekin gozatu ahalko dute hainbat kontzertutan, baina, izen handiko artisten kontzertuez gain, programak, dantza, gitarra, kante eta txalo-erritmo tailerrak bilduko ditu.

Pedro Chaparro, Juan Manuel Morote eta Angel Tala musikariak buru dituen Barrio Viejo flamenko taldeko kideak arituko dira lehen egunean, La Concordia-FEVE geltokian, 20:00etan.
Juanjo Calderón kantaore gasteiztarra ere bertaratuko da irailaren 15ean, Elizbarrutiko Museoan kontzertua emango baitu.

Jaialdiak Emakumea eta flamenkoa saila ere programatu du, eta hala, Huelvako Peña Flamenca femenina izango da protagonista atal honetan. Euren proposamen artistikoa irailaren 22an, 20:00etan, helduko da Bilboko Burtsara.

Cadizko flamenkoak Miguel Rosendok (gaur egun flamenkoan ezagutzen diren metal sakonenak eta indartsuenak dituen ahotsaren jabea) eta Keko Baldomero kantaorea-k ekarriko ditu alde batetik, eta David Palomarren taldea, bestetik

Gogoratu, horiez gain, dantza, gitarra, kante eta txalo-erritmo tailerrak izango direla.

Informazio guztia Bilboko Udaleko webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button