
Kresala Zineklubak urtarrileko saioak prest ditu. Guztira lau izango dira eta aste honetan pantailaratuko dute lehena.
Diogun moduan, bihar, hilak 9, Claude Chabrol zuzendariaren L´enfer (Infernua) filma pantailaratuko da. lanaren korapiloa hauxe duzue: Nelly eta Paul bikote zoriontsua dira. Paulek Landetan erosi berri duen hotel polit bat zuzentzen duen bitartean, laku baten ertzean, Nellyk bien semea zaintzen du. Baina, Nelly oso ederra denez eta hoteleko bezero guztiak erakartzen dituenez, Paulek, jelosia kontrolagabe eta obsesibo batek menderatuta, bere emaztea mundu guztiarekin oheratzen dela uste du.”
Datorren astean, hilak 16, Andrés Ramírez Pulidoren La Jauría filma proiektatuko dute. “Oihanaren erdian kokatutako birgaitze-zentro esperimental batean, Eliú hilketa bategatik kondena bat betetzen ari da. Bere lagun onena (bere konplizea ere badena) leku berera eramaten dutenean, gazteek euren krimena berreraiki eta Eliúk atzean utzi nahiko lukeen iraganari aurre egin beste erremediorik ez dute izango. Terapia eta lan behartuen artean, Eliúk giza naturaren iluntasunari aurre egin eta bereari ihes egiten saiatuko da berandu izan baino lehen.”
Bigarren hamabostaldian, The Lost Souls Of Syria (Garance Le Caisne, Stéphane Malterre, 2023) Amnistía Internacional-arekin elkarlanean, eta Les Pires filma (Lise Akoka, Romane Gueret, 2022) pantailaratuko dituzte.
Jakingarri guztiak Kresala Zineklubak dauzka.