IKUS-ENTZUN

Mendiko irudirik kitzikagarrienak

Mendia eta zinema maite dutenek galdu ezineko hitzordua dute gaur Tolosako Leidor Antzokian berriz (atzo beste saio bat egon zen), Menditourreko bi jardunaldietan. Aukera bakarra eta paregabea izango da aurten Bilbon egin den Kutxabank Mendi Film Festival-eko lanik aipagarrienak berriz ikusi ahal izateko.

Film hautatuen lehen sorta atzo bertan proiektatu zen: bi film labur eta hiru film ertain izan dira, horien artean pasa den abenduan Bilbon izan den jaialdian emandako film onenaren saria, film labur onenarena eta argazki onenarena.

Gaurkoan, ostera, Tolosako Leidor Antzokian, egitarau ezin erakargarriagoa dago, bost film labur eta ertain izango dira guztira: Of Souls + Water: The Warrior (AEB, 2012); Silbergeier (Frantzia, 2012), Nina Caprez eskalatzailearen erronka laburbiltzen duena; Origins: Obe and Ashima (AEB, 2011), Ashima Shiraishi, 9 urteko neska da boulderraren munduan den-denak harri eta zur uzten ari dena; Autana, first Ascent in the lost world (Erresuma Batua, 2012), Autana mendiaren ekialdeko aurpegian egindako lehen eskalada; eta Bajo cero (Espainia, 2012). Egoi Markaida zuzendariak Alex Txikon eta Carlos Suarez alpinisten gogoetak laburbildu ditu 20 minutuko film honetan.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button