
Uztaila eta abuztuan zehar, Komunikazio-inkomunikazio erakusketarekin bat eginez, zine-areto ilunean Laboaren 5 Lekeitio entzuteko aukera izango duzue, eta ondoren, horren inguruko solasaldia izango da gonbidatu berezi batekin.
Mikel Laboaren Lekeitio saila Euskal Herriko musikagintzan mugarria izan zen. “Ikonikoki indartsuak, sinbolikoki sentiberak, sonoroki arantzatsuak dira. Egilearentzat deserosoak bere momentuan eta deserosoak oraindik ere entzuleontzat.”
Entzunaldiak eta ondorengo solasaldiak honakoak dituzue: uztailaren 1ean, Orreaga (Lekeitio 6), 1978. Gonbidatua, Garazi Navas; uztailaren 15ean, Baga biga higa (Lekeitio 2) 1969. Gonbidatua, Marie Cosnay; abuztuaren 5ean, Itsasoa eta lehorra (Lekeitio 7), 1985. Gonbidatua, Mohamed Boujalal; abuztuaren 12an, Mugak (Lekeitio 9), 1992. Gonbidatua: Pedro G. Romero; eta abuztuaren 26an, Komunikazio-Inkomunikazioa, (Lekeitio 5), 1977 . Gonbidatua, Garbiñe Ortega.
Programa hori Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan antolatu da.



