BESTELAKOAK

Pintura lehiaketa Amorebieta-Etxanon

Zornotza Arte eta Kultura Elkarteak (SACZ) antolatuta, asteburu honetan, Enrike Renteria pintura lehiaketaren XVII. edizioa egingo da Amorebieta-Etxanon. Lehiaketan parte hartzeko bi era daude: kanpoan egiten den txapelketa tradizionala eta Zintzilik, herriko balkoietan ikusgai dauden lanetatik onenak saritzen dituena.

Amorebietako hirigunea eta Etxanoko gune historikoa izango dira kanpoko pintura lehiaketa lanetarako kokalekuak. Partaideek Zelaieta zentroan zigilatuko dituzte oihalak, 9:00etatik 11:00etara, eta 16:00etatik 17:00etara bitartean entregatuko dituzte. Ondoren, epaimahaiak 18:00etan jakinaraziko du zein den epaia. Lehenengo saria 500 eurokoa izango da; bigarrena 400 eurokoa; hirugarrena 350 eurokoa, eta laugarrena, bosgarrena eta seigarrena, 300 eurokoak. Saririk gabeko herriko margolaririk onenarentzako accesita ere izango da, 200 eurokoa.

Beste aldetik, herriko balkoietan ikusgai dauden lanetatik onenak sarituko dituen Zintzilik arte esekiaren epaia ere igandean jakinaraziko da, 18:00etan. Lehiaketaren era honetan parte hartzen dutenek, izena ematearekin batera, 1,30 x 1,50 metroko olana jaso zuten. Nahi duten gaia erabil dezakete, baina margoek eguraldiaren eraginaren aurreko erresistentzia izan behar dute, kanpoan baitaude ikusgai, hiriguneko etxeetako balkoietan esekita.
Sari berdinek jasoko dituzte onenek.

Lehiaketen sari banaketa Zelaieta zentroan izango da, uztailaren 13an bertan, 18:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button