ESZENA

Dibertsio guztia, Dibertikalen

Uztailaren 3tik 18ra arte, Dibertikaleren XVI. edizioa egingo da Gasteizen. Garai honetan, eta betiko legez,  haurrek eta familiek kale antzerkiarekin gozamena hartu ahal izango dute. Aurten animazioko 12 ikuskizun programatu dituzte Arabako hiriburuan, batez ere,  gizarte etxeen inguruko kale eta plazetan. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira.

Kalea izaten da tokirik onena, kasu honetan, zirkua eta pailazoak, malabareak, umorea,  eta akrobaziak eta dantza bereziak ikusi ahal izateko. Programatu diren 12 ikuskizun horietatik, batzuk euskaraz izango dira, baina badira mutuak direnak, edota euskaraz eta ingelesez egiten direnak.
Izan ere, toki askotatik etorritako konpainien lanak ikusteko parada egongo da. Hala, talde bat bertokoa da, eta beste sei Euskal Herrikoak. Gainerakoak, Burgos, Bartzelona, Santander eta Sevillatik etorriko dira.

Gaur berton abiatuko den egitarauaren barruan, Feten Feten taldeak La maravillosa historia del violín trompeta egingo du. Programak dioenaren arabera, “ikusleak gozarazi eta dantzaraziko dituen ikuskizun didaktikoa. Ohiko instrumentuez gain, zerrotea ere joko dute, eta tronpeta-biolina, eta txirularen soinua duen kanpin aulkia”.

Egunez eguneko hitzorduak, hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button